Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak III

2012ko azaroak 20 – 2013ko udazkena

Bilboko erakusketa

Ada Smiles
Alex Katz
Ada irribarrez (Ada Smiles), 1994
Olio-pintura liho gainean
228,6 x 167,6 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak III

Erakusketa-ziklo baten hirugarrena dugu Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak III, 2009–2013 urteetarako antolatutako Guggenheim Bilbao Bildumaren funtsen inguruan. Gaur egun, bildumak 70 artistaren 124 lan ditu. Oraingo honetan aurkeztuko den arte joera Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren oinarrietako bat izan da: Pop artea. Aukeraketa honetan Andy Warhol, James Rosenquist, Gilbert & George, Sigmar Polke, Robert Rauschenberg eta Jean-Michel Basquiat-en artelanak erakusgai daude; Pop arteko kideez gainera, joera horren lekukoa hartu duten artistak ere, edota mugimendu honekin harreman kontzeptuala edo biografikoa izan dutenak, daude.

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren artelan horiek bere testuinguruan daude, Andy Warholek, Robert Rauschenbergek eta Gilbertek & Georgek egindako bideo edo filmen bidez, hain zuzen. Beste bildumetako lanak dira azken hauek, eta erakusketa eremua partekatzen dute bertan. Sortzen diren interakzioei esker, alegia, mugimenduzko irudien eta euskarri bidimentsionalen artean sortzen denari esker, bisitariak igar dezake zeinen konplexuak diren praktika artistiko horiek. Lan horiez gain, lehenbiziko aldiz aurkezten da Guggenheim Bilbao Museoan bere bildumarako erosi berri den Irribarreak (Smiles, 1994) saila, Alex Katz-ena. Emakumeen 11 erretratu dira, formatu handikoak eta bere ohiko estilo piktorikoan eginak, bolumetriarik gabe.

Komisarioa: Alvaro Rodriguez Fominaya

×