Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak III

2012ko azaroak 20 – 2013ko udazkena

Ba al zenekien…?

Erakusketa honi buruz gehiago jakiteko, baita Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduma osatzen duten artelanei buruz ere, Zero Espaziora jo dezakezula? Zero Espazioa bisitariak orientatzeko aretoa da, doako sarrerakoa; Museoaren atondoan kokatuta dago eta helburu du bisitarien eta Museoaren arteko topaleku izatea. Bertan, materiala dago kontsultagarri Guggenheim Sareko egoitza guztietan egiten diren jarduera eta erakusketen inguruan. Eta bertako multimedia jokoekin ere ongi pasatzeko aukera dago. Punta-puntako teknologiez hornitutako espazio interaktiboa da.

×